Inauteriak 2017

Inauterietan, barrakak Trenbidearen Zumardian

Maxixatzen.eus 2017ko ots. 23a, 13:11
Barrakak muntatzen hasi dira gaur, eta bihartik aurrera egongo dira erabilgarri.

Inauteriak direla-eta, Udalak umeentzat hiru barraka jarriko ditu Trenbidearen Zumardia kaleko plazan. 

 

Gaur hasi dira muntatzen, eta bihartik datorren asteartera arte egongo dira martxan. Astelehenean umeen eguna izango da, eta euro bat balioko du bidaia txartel bakoitzak. Gainerako egunetan, berriz, 1,60 euroan egongo da salgai barraka bakoitzeko bidaia. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide