Ur hodi bat bi aldiz hautsi da Julio Urkixo kalean

Maxixatzen.eus 2017ko ots. 23a, 09:20
Goizean zehar ura moztuta egongo da Bizkargi, Iraurgi eta Julio Urkixo kaleetan. / Azkoitiko Udala.

Julio Urkixo kaleko errepidean ur hodi bera lehertu da bi egunetan. Ur hodi nagusia da hautsitakoa, eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioa ari da gertatutakoa konpontzen. Lanek irauten duten bitartean hiru kaletan ura moztuta egongo da goizean zehar; arduradunek 11:00k alderako hodia konpontzea aurreikusten dute. 

 

Mikel Zubizarreta, Gipuzkoako Urak-eko arduradunak azaldu du bi aldiz hautsi den ur hodia ularitazkoa dela, eta "zaila" izaten dela hodia barrutik nola dagoen ikustea. Aurreneko aldiz pasa den astearte iluntzean pitzatu zen Julio Urkixo 8. zenbakiko errepide zatian, eta bart gauean berriz hautsi da hodi bera, 12. zenbakian. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide