maxixatzen.eus

Udalek Jesus Agirre omendu dute Iraurgi Berritzenen egindako lanagatik

  Ekonomia  Azkoitia

Jesus Agirre zuzendariarentzat azkenengo administrazio kontseilua izan da gaurkoa Iraurgi Berritzenen, hil honen bukaeran jubilatuko baita.

Udalek Jesus Agirre omendu dute Iraurgi Berritzenen egindako lanagatik
Iraurgi Berritzeneko lehendakari Javier Zubizarretak oroigarria eta landarea eman dizkio Agirreri. / Azkoitiko Udala. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

28 urte eman ditu Agirrek garapen eta berrikuntza agentzian lanean, eta bailarako udal ordezkariek omenaldi xume bat egiteko aprobetxatu dute gaurko hitzordua.

Iraurgi Berritzeneko lehendakari Javier Zubizarretak oroigarria eta landarea eman dizkio Agirreri, "urte luzez egindako lana eta dedikazioa" eskertzeko. 

Erantzunak

Erantzuna | #1

A...28 urtean, debalde jardun al du ba lanean gizon onek?
Badira hamaika lagun, urte horiek edo geiagotan lanean aritu eta gero isil-isilik bera etxera joan direnak "omenaldi xumerik" jaso gabe.
¡Gora gure agintariak!

Erantzuna | #2

Jexux Agirrek lan asko, ona eta egokia egin dituelarik, merezitakoa aitortza. Beraz, eskerrak ematea besterik ez. (Xakelari: ez nauk agintaria, baina bakoitzari berea, euskaldunon legea, arren!).

Erantzuna | #3

Tximitx, nire helburua ez zen Jexuxek egin duen lanari garrantzia kentzea, baizik eta beste guztiak egin dutenari berea ematea eta denok altuera berdinean jartzea, hau da,udal ordezkariek langile guztiei "omenaldi xumea" egitea edo inorri ez egitea. Agintarien alboan lan egiten dutenak besteak baino gehiago al dira ba?. Heuk esandakoa, bakoitzari berea!.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa