Maialen Sudupe igerilariak urrezko hiru domina eta zilarrezko bat Gipuzkoako txapelketan

Maxixatzen.eus 2017ko ots. 22a, 12:49
Maialen Sudupe. / Izarraitz Igeri Elkartea.

Joan den asteburuan, otsailaren 18an eta 19an, infantil, junior eta absolutu mailako Igeriketako Neguko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten Azpeitiko igerilekuan, eta Izarraitz Igeri Elkarteko Maialen Sudupe 15 urteko igerilari azkoitiarrak emaitza onak lortu zituen; besteak beste, urrezko hiru domina eta zilarrezko bat. 

 

Sudupe infantil mailan lehiatu zen, eta haren lorpenetako batzuk honako hauek izan ziren:

  • Espainiako txapelketetan parte hartzeko gutxiengo berria: 400 metro libre proban.
  • Errekor berriak: 100 bizkar, 1:05:71 eta 200 bizkar, 2:21:40. Eta 4×100 libre, 4:00:93.

 

Ikusi Izarraitz Igeri Elkarteak argitaratutako probako argazkiak eta emaitzak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide