'Epilepsiarekin elkarbizitzen' hitzaldia Mireia Centeno psikologoaren eskutik

Maxixatzen.eus 2017ko ots. 22a, 10:43
Mireia Centeno, AGEko psikologoa.

Gipuzkoako Epilepsia Elkarteak antolatuta, martxoaren 2an, osteguna, Epilepsiarekin elkarbizitzen hitzaldia emango du Gipuzkoako Epilepsia Elkarteko Mireia Centeno psikologo zumaiarrak. Elkarguneko Oteitza gelan izango da, 18:00etan.

 

Bertan, aurrena, elkartearen inguruko informazio pixka bat emango dute, gero hitzaldia izango da eta ondoren mahai borobil bat egingo dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide