Inauteriak 2017

Gaztetxoentzat mozorro lehiaketa antolatu du Artxamendi Topalekuak

Maxixatzen.eus 2017ko ots. 15a, 12:06
Iazko inauterietako mozorro desfilea.

Gazteria sailak, Artxamendi Topalekuaren eskutik, inauterietako jaialdia antolatu du aurten ere DBHko ikasleentzat. Mozorro lehiaketa eta dantza erakustaldia izango dira Elkargunean otsailaren 24an, ostiralean, 21:30etik 23:30era.

 

Lehiaketan parte hartzeko ez dago izena eman beharrik, jaialdira mozorrotuta agertzea nahikoa da, eta bakoitzak, banaka edo taldeka, nahi duen mozorroa aukera dezake. 

Hemen mozorro lehiaketan parte hartzeko oinarriak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide