Iban Garate: "Beste kolore bat bilatu behar da euskarazko albistegian"

Maxixatzen.eus 2017ko ots. 12a, 09:50
Argazkia: ETB

Lehen denboraldia du ETB1eko iluntzeko Gaur egun aurkezten. ETBko euskarazko eta gaztelaniazko albistegiak ezberdinak egitea proposatu du. "Egingo nuke ahalegina". (Elkarrizketa osorik, Berrian)

 

Berriki aita izan da Iban Garate (Azkoitia, Gipuzkoa, 1982). Albistegietako lana "nagusi" duen arren, ekoizle lanekin jarraitzeko asmoa azaldu du. "Aurreko hiru urteetan, hiru dokumental ekoitzi genituen. Ekoizle lana sormenezkoa ere bada, pozgarria niretzat". Albistegietatik iritsi zitzaion proposamenari "berehala" eman zion baiezkoa.

Zer moduz joan zaizkizu lehen hilabeteak Gaur Egun albistegiko aurkezle gisa?

Ondo joan zaizkit. Gauzak egiteko moduan aldaketak ekarri dizkit. Magazinetan askeago aritzen nintzen, eta albistegiko lana neurtuagoa da, irakurriagoa. Ohitu behar izan dut lengoaia berri batera. Oso kritikoa naiz neure buruarekin, eta, ziurrenik, gauza asko daude hobetzeko. Baina balantze pertsonala ona da.

Sare sozialetan gutxi batzuek zalantzan jarri zuten zure balioa albistegiko aurkezle izateko. Nola hartu zenuen hura?

Ez nintzen adi egon horrekin, ez dut gogoan. Edonork jar dezake zalantzan nire gaitasuna edozer egiteko. Irudi bat eman dut aurreko urteetan telebistan, entretenimenduari lotua. Aurreko urtean aldatu nuen irudia, Azpimarra-n, eta uste dut argi ikusi zela informazioa lantzeko gai banintzela. Oso bestelakoa da telebistan ematen dugun irudia, eta benetan zer garen. Informazio mundua beti erreparatu izan diot, nire mundua ere izan da.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen, Berrian

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide