Langile bat larri zauritu da Ibarmia enpresan

Maxixatzen.eus 2017ko ots. 9a, 13:44

LAB sindikatuak salatu du langilea azpikontrata batekoa dela eta Ibarmia enpresa eta Adegi patronala gertatutakoa ezkutatu nahian ari direla. Antza, 35 urteko mutrikuar langilea lau metrotik behera erori zen pasa den astelehenean, eta egoera oso larrian dago. Elgoibarko Betelu enpresako langilea zen zauritua, Ibarmiak azpikontratatua. LAB sindikatuak azpikontratari eta prekarietateari egotzi die istripua, eta gainera gertatutakoa ezkutatzen aritzea leporatu dio enpresari. 

 

Adegiko lehendakari ordearen Ibarmia enpresan izan da istripua, eta LABek salatu du istripuaren berri "kalean" izan dutela eta horrek "zerbait ezkutatzen" ari direla esan nahi duela. LABek uste du horrelako istripuak ez direla "kasualitatea", eta patronalak bere ardura duela. Horrenbestez, Ikuskaritzari, Osalani eta lan delegaritzari gertatutakoa argitzeko eskatu die sindikatuak, eta prebentzio politiko eraginkorra abian jar dezatela ere eskatu dute. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide