Inauteriak 2017

Mozorro lehiaketan izena emateko epea zabalik

Maxixatzen.eus 2017ko ots. 8a, 16:05
Iaz "Abiadorik" taldeak irabazi zuen mozorro lehiaketako taldekako lehen saria.

Inauterietako mozorro lehiaketan eta taberna apainketa lehiaketan parte hartzeko izena eman daiteke, gaurtik otsailaren 24ra bitartean. Lehiaketara aurkeztu nahi dutenek udaletxeko Harrera bulegoan eman beharko dute izena.

 

Mozorro lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da gutxienez 16 urte izatea. Horrez gain, partaideek otsailaren 25ean Plaza Nagusitik igaro beharko dute, 19:00etatik 21:00etara bitartean.

Iazko irabazleak, iruditan. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide