Ate irekiak Bizilore eskolan

Maxixatzen.eus 2017ko ots. 7a, 11:53
Bizilore eskola aktiboak instalazio berriak ditu Altamira auzoko 5. zenbakian.

Altamira auzoko Bizilore Eskola Aktiboak ate irekiak antolatu ditu otsailaren 12rako. 11:00etan familia interesatuentzat gidatutako bisita izango da, eta 16:00etan, berriz, interesa duen edonorentzat.

 

Izen-ematea Facebook sare sozialeko Bizilore Eskola Aktiboaren orrialdean edo 637 705 720 telefonora deituta egin beharko da. 

Bestalde, hainbat ekintza eta ikastaro antolatu ditu datozen hilabeteetarako Bizilorek. Hauek dira eskaintzak: 

Bilboko Diraya zentroaren eskutik ipuinen inguruko ikastaroa antolatu dute. Hezkuntza sortzailearen printzipioetan oinarrituta ipuinen inguruan husnartuko dute, Dirayako kideen laguntzaz.

Irakurketa-idazketa prozesua Elena Laiz Sasiainekin: Zazpi urtez izan da eskola txikietako koordinatzailea, eta gaur egun Zizurkilgo eskola txikiko irakaslea da, proiektu pilotu baten arduraduna.
 
 
Hezkuntza Sistemikoa Aitziber Esnaola Arribillaga eta Larraitz Mendizabal Huitzirekin: biak irakasleak eta pedagogia sistemikoan adituak dira, besteak beste, Hik Hasiren udako ikastaroetan aritzen direnak.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide