Agortuta "Go!azen" musikala ikusteko sarrerak

Maxixatzen.eus 2017ko ots. 6a, 18:12
Asko izan dira musikalerako sarrerarik gabe etxera itzuli behar izan dutenak.

Berrogeita bost minututan agortu dira gaztetxoei zuzendutako Go!azen musikala ikusteko 1.000 sarrera. Eguerditik ilaran zeuden ehunka lagun, leihatila noiz irekiko zain. 18:00etan zen irekitzekoa, baina azkenean 17:15 aldera zabaldu dute, eta berehala agortu dira. Herritar asko gelditu dira antzokiaren sarreran sarrerarik lortu gabe. 

 

Goazen! musikalaren bi emanaldi eskainiko dituzte Baztartxon martxoaren 17an, 18:00etan eta 20:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide