Andoni Aranbarri Maxixatzeneko bazkide berriak irabazi du Errigoraren saskia

Maxixatzen.eus 2017ko ots. 1a, 17:43
Andoni Aranbarrik irabazi du Errigoraren saskia.

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Errigoraren saski zuria zozkatu du, abenduaren 1etik urtarrilaren 7ra, bazkide egin zirenen artean. Andoni Aranbarri izan da zozketa horretako irabazlea, abenduaren 12an batu zelako elkartera. Zorionak saridunari, eta eskerrik asko elkartea babesteagatik. Oraindik bazkide ez zaretenoi, berriz, gogoratu minutu bat nahikoa dela bazkidetzako formularioa betetzeko, honako loturaren bitartez; urteko kuota 25 eurokoa da.

 

Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuez osatutako saskia eskaintzen du Errigorak urtero, 50 euroko balio duena. 15 ekoizlek arreta eta maitasunez ondutako produktu sorta da. Bildutako diruarekin bertako ekoizpenari bultzada emateaz gain, saskiaren balioaren % 25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratzen dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide