Bizenta Mogel ipuin lehiaketaren sari banaketa datorren asteazkenean

Maxixatzen.eus 2017ko urt. 27a, 13:51

Datorren asteazkenean, otsailaren 1ean, izango da XXXV. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako sari banaketa udaletxeko udalbatza aretoan, 19:00etan. Kultur Elkarteak eta Udalak herritar guztiei gonbidapena luzatu diete sari banaketa ekitaldian parte hartzeko.

 

Asteazkenean ezagutaraziko ditu beraz epaimahaiak aurtengo lan sarituak eta egileak. Bestalde, 1999tik 2006ra bitartean, sarituak izan diren ipuinak biltzen dituen liburu berria aurkeztuko dute egun horretan. Gainera, alea doan banatuko zaie bertaratzen diren guztiei. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide