Fitur turismo azokan Azkoitiko udal ordezkariak

Maxixatzen.eus 2017ko urt. 25a, 13:01
Argazkian, Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatea, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea eta Josetxo Mendizabal Zestoako alkatea. / Urola Turismo.

Madrilgo Fitur turismo azokan izan ziren joan den astean Javier Zubizarreta alkatea eta Ana Azkoitia zinegotzia. Eskualdeko udal ordezkariak ere han izan ziren, Iraugi Berritzeneko eta Urola turismoko kideekin batera.

 

Elkarlanean turismoa bultzatzea dute helburu, eskualdean geroz eta pisu ekonomiko gehiago duen sektorea delako. 

Bestalde, gaur goizean Donostian aurkeztu dute Urola Erdiaren Astea, 10 eskualde 10 ekimenaren barnean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide