Ate-joka Matadeiko VIII. Antzerki Jardunaldixek

Maxixatzen.eus 2017ko urt. 24a, 11:04

Zazpi lanez osatutako egitaraua prestatu du Matadeixek aurtengo antzerki jardunaldietarako. Datorren igandean izango da aurreneko antzerkia: Dxusturi Teatroaren Karramarroa. Emanaldi guztiak 19:00etan izango dira Matadeiko oholtzan.

 

Hauek izango dira datozen hilabeteetan Matadeixen izango diren antzerki emanaldiak: 

1/29 - Karramarroa - Dxusturi Teatroa 

"Konpota ederrarekin gure artean egon zen Dxusturi teatroa, algarara eramango gaituen obra kritiko eta ederrarekin datorkigu. Eneritz Artetxe aktore lanetan, Pablo Ibarluzeak hartu du bere gain zuzendaritzaren ardura.

Karramarroa Eider Rodriguez, Miren Agur Meabe eta Marcela Iacuben testuetan oinarrituta, Dxusturi teatroak sortu duen bakarrizketa bat da. Testu honetan 40 urte inguruko emakume batek, bere bizipen eta inguruari buruzko gogoetak kontatuko dizkigu mihi zorrotz eta lotsagabe batez". 

 

2/19 - Aqui va a venir un cataclismo - JB Pedradas

"Trilogiaren azken atal desiratua eskaintzera dator J.B. Pedradas, aurrez matadeixen izandako Pepinos
podridos en el frigo (Esperanza Pinos etxekoandrearen azalean) eta No estoy para nadie (Jose Javier
poliziaren azalean) arrakastatsuak eskaini ondoren, Aquí va a venir un cataclismo Monse Miguelez
Espe Pinosen Psikoalanistaren azalean jarriko da J.B. Pedradas".


3/12 - ¡Ahora! - Maite Guevara

"Soltarlo al aire ikusgarriarekin irrifarrez jartzeaz gain hunkitu ere egin gintuen Martina Nuatina
pertsonaiak, Matadeixe berriro bixitatuko du Ahora! ikuskizun berriarekin. Lila Monti antzerkilari eta
klown entzutetsuarekin argentinan prestatutako pieza honek hainbat herrialdetako publikoak harrapatu
ditu".


3/26 - Boris & Ingrid - 2Theatre

"Londresen finkatutako Txema Perez bilbotarra eta Lana Biba suediarraren 2Theatre konpainiaz
gozatzeko parada izango dugu aurtengo jardunaldietan. Luxua da beraien presentzia, konpainiak esfortzu
handia egin baitu gure artean izateko hainbat sari jasotako Boris & Ingrid ikuskizuna eskainiz. Gorputz
adierazpena oinarri duen emanaldiak (teatro fisikotik edanak biak LISPA eskolan) dituen hitz apurrak
Inglesaz gain euskaraz ere moldatu ditu bikoteak Azkoitira zetozela eta. Inolaz ez galtzeko aukera
horietako bat".


4/30 - Ilargi Arrantza - Banakike txontxongilo taldea

"Ilargi arrantza euskaraz egindako txontxongilo sorkuntza bat da. Ordu bat inguru irauten du eta publiko
gazteenari zuzenduta dago. Maika Etxekopar eta Batiitt Halsouet antzezle eta txotxongilolariek umeei
zuzendutako antzerkiak intimitatea eta goxotasuna ere izan dezakeela erakutsiko digute bidaia xamur
baten bidez".


5/14 - Atte hil aurretik - Beheko Larraine Dramaturgia

"Miren Tirapu aktorearen ideiei forma emanez, Maika Etxekopar zuberotarraren kanpo begiradarekin
atondu dute Beheko Larraine antzerki konpainia Naparraren lehen antzezlana. Zubi egitasmoaren
babesarekin datorkigu gurera".

 

5/26 - Plastika - Ixiar Rozas eta Maite Arroitajauregi 'Mursego'

"Jardunaldietako ikuskizun berezi, pieza, edota inungo disziplina artistiko zehatzetan sartzen ez diren emanaldiak eskaintzeko ohiturari jarraituz, aurtengoan Plastika pieza aurkeztera gatozkizue. Emanaldia bera bezain berezia, eskainiko den eguna, igandetako ohiturari ihes eginda ostiralez eskainiko baita. Hartu kontutan".

 

Emanaldien informazio gehiago eta trailerrak loturan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide