"Gina Ginger & Charlie Chives" haurrentzako antzerkia ingelesez

Maxixatzen.eus 2017ko urt. 23a, 10:11
Kids & Us.

3 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendutako ingelesezko antzerkia antolatu du Azpeitiko Kids & Us-ek. Emanaldia otsailaren 11n, zapatuan, izango da Elkargunean, 17:00etatik aurrera. Sarrera doan izango da, Udalaren laguntzari esker.

 

KIA eta bere ukelelearen emanaldia, oparien zozketak eta "Gina Ginger & Charlie Chives" haurrentzako antzerkia izango dira otsailaren 11an.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide