"Azkoitia Lagunkoia" proiektua sendotzeko bilera irekia Elkargunean

Maxixatzen.eus 2017ko urt. 19a, 11:20

Azkoitia Lagunkoia proiektua martxan da Azkoitian, eta Udalak bilera deitu du datorren asteazkenerako. Egitasmoaren helburua da adineko pertsonentzat herri lagunkoi bat eratzea, zahartze aktiboa sustatuz. 

 

Horretarako, pertsona aktiboen parte hartzea behar dute. Dagoeneko talde bat osatzen ari dira, eta orain arte egindako bideari jarraipena emateko, hilaren 25ean bilduko dira berriro. Herritarrak gonbidatuta daude bileran parte hartzera. Hitzordua Elkargunean izango da 18:00etan.

Euskadi Lagunkoia Eusko Jaurlaritzak sustaturiko proiektua da, eta herri ezberdinetan ari dira garatzen, Osasunaren Mundu Erakundearen programa batean oinarrituta.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide