Hitzaldi sorta antolatu du Zakela Kultur Elkarteak "Benetan ai al gea? Hau ez tao onartzeik!" izenburupean

Maxixatzen.eus 2017ko urt. 16a, 10:16

"Benetan ai al gea? Hau ez tao onartzeik!" izenburupean lau hitzaldi antolatu ditu Zakela Kultur Elkarteak. Bihar, urtarrilak 17, Aimar Uribesalgo hizlariak "Giza historia ikuspuntu energetikotik" hitzaldia eskainiko du, 19:00etan hasita.

 

Zakelako egitaraua

- Urtarrilak 17: Aimar Uribesalgo, "Giza historia ikuspuntu energetikotik".

- Urtarrilak 24: Igor Meltxor, "Ikerketa kazetaritza; bidegi, errauskailua...". Meltxorrek gai horien inguruan bi liburu argitaratu ditu: “Gestión a la vasca. Chiringuitos, impunidad y soberbia” eta “Caso Bidegi. ¿A dónde ha ido a parar el dinero?”.

- Urtarrilak 31: Ahoztar Zelaieta (gazteleraz), "Evasores morosos y millonarios vascos". Izenburu bereko liburua argitaratu zuen iaz. 

- Otsailak 7: Aimar Uribesalgo, "Errefuxiatuei laguntzera joan eta geopolitikaren txotxongilo bihurtu".

Hitzaldi guztiak asteartetan izango dira, 19:00etan hasita.

Arte erakusketa

Hitzaldiez gain, Ainhoa Sudupe artista azkoitiarraren lanak ikusteko aukera ere izango da Zakela tabernan. Otsailaren 14ra arte egongo da ikusgai.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide