700.000 bisitatik gora izan ditu Maxixatzen.eus-ek 2016an

Maxixatzen.eus 2017ko urt. 10a, 18:32

Google Analyticseko datuen arabera, Maxixatzen.eus-ek 744.277 bisita izan ditu 2016an; eguneko, batez beste, 2.000 bisita baino gehiago. Iaz, berriz, 376.019 bisita izan zituen. Bestalde, 2016ko albiste irakurriena iazko uztaileko zapatu gau bateko liskarra izan da, 6.568 bisitarekin. Hauek dira 2016an Maxixatzeneko erabiltzaileek gehien irakurri dituzten 25 albisteak:

 

  1. Udalak pasa den larunbateko erasoa gaitzetsi du
  2. Sostenipe: "Herriko alkateak neskak iheska nahi gaitu"
  3. Andramaixetako egitaraua egunez egun
  4. Gazte bat erori da teilatutik
  5. Ehunka lagun bildu dira herriko plazan, "Traki"-ri ongietorria emateko
  6. 12 urte - Xabier Euzkitze 
  7. "Traki"-ren ongietorria, bideoan
  8. Ohe alboko egunen zama arintzeko asmoz
  9. Jordi Evole eta Arnaldo Otegi, Otarren
  10. Azkoitian ez zarete ongietorriak! Ustelak lurpera!
  11. 53 urteko azkoitiar bat atxilotu dute, droga trafikatzeagatik
  12. Tabernetako edarien prezioak igoko dituzte, hiru urteren ondoren
  13. Mangaixue bizikleta martxa, iruditan
  14. Urratsik ez atzera - Azkoitiko Sostenipe Talde Feminista
  15. Kuadrilla eguna, iruditan
  16. Dean taberna, "Abiadorik" eta "Hombre Lobo", Mozorro Lehiaketako irabazleak
  17. Neskei ez zaie hika egitea gustatzen
  18. Xabier Etxaniz: "Urduri samar jarri ninduen betirako grabatuta geldituko den sentsazioak" 
  19. Andramaixetako argazki lehiaketa
  20. Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia, iruditan
  21. Danbor hotsa Azkoitiko kaleetan 
  22. Zazpi Kurutze mendi martxa jendetsua
  23. Iban Murua eta Leire Fernandez azkarrenak, Kakuteko Igoeran
  24. Lurraldebuseko langileen kaleratzeak eta "lan baldintza txarrak" salatu ditu ELAk
  25. Andra Mari bezpera, iruditan

 

Sakelako telefonoetako bisitak gora

Sakelako telefonoetatik gero eta jende gehiagok bisitatzen du Maxixatzen.eus. 2016an, esaterako, mugikorretetatik etorri dira bisiten %58,9, ordenagailuetatik %33,3 eta tabletetatik %7,7.

 

Sare sozialak

Sare sozialetatik etortzen da bisiten ia erdia, %41,8, eta, batez ere, Facebooketik. Gainera, 1.730 lagunek atsegin dute Maxixatzenen Facebookeko orria. 

 

Eskerrik asko gugan konfiantza jarri duzuen erabiltzaileoi. Herriko informazioa euskaraz zabaltzen jarraituko dugu. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide