Xabier Munibe Haurreskolako matrikula epea zabalik

Maxixatzen.eus 2017ko urt. 10a, 12:12

2016-2017 ikasturterako bigarren matrikula epea zabaldu du Xabier Munibe Haurreskolak. Matrikula epea urtarrilaren 9tik 13ra (biak barne) izango da. Haurra matrikulatzeko jaiota egotea beharrezkoa da eta haurreskolan hasteko gutxienez 16 aste izan behar ditu.

 

Martxoa eta ekaina bitartean (biak barne) Xabier Munibe Haurreskolan hasi nahi duten haurrek, urtarrilean egin beharko dute matrikula. Matrikulako inprimakiak jasotzeko edota edozein informaziorako, Auzmendi bidean daude hezitzaileak, eta 943 08 07 37 telefono zenbakira ere deitu daiteke.

Hezkuntza eskaintza

Azkoitiko Xabier Munibe Haurreskola zortzi gelaz osatuta dago eta 0-2 arteko haurrei zuzenduta dago. 0-1 urteko gela 8 haurrekin osatua egoten da eta 1-2 urteko gela, berriz, 13 haurrekin. Gela bakoitzak bi hezitzaileren laguntza izaten du.

Haurreskola hezitzailea da, haurren oinarrizko beharrak asetzeaz gain, txiki-txikitatik beste hainbat arlo lantzen baitira: sozializazioa, balore eta arau ezberdinen barneratzea, autonomia, oreka emozionala, komunikazioa eta abar.

Material ezberdinen bidez, haur eskolan haurren garapen kognitiboa eta psikologikoa lantzen dute. Haur eskola 07:30etik 17:30ak arte zabalik egoten da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide