Ehunka herritar, Sarek deitutako manifestazioan

Maxixatzen.eus 2017ko urt. 2a, 15:44

Azkoitiko Sarek deituta, 2016ko abenduaren 31an manifestazio jendetsua izan zen herriko kaleetan zehar. Plazatik abiatu ziren ehunka herritar, Euskal Presoak Euskal Herrira! Giza Eskubideak Konponbidea Bakea Orain izenburua zeraman pankartaren atzean. Manifestazioan sentsibilitate eta ideologia ezberdinetako hainbat lagunek parte hartu zuten.

Argazkiak: Azkoitiko Sare.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide