Gabonetako haur parkea zabalik, gaur eta bihar

Maxixatzen.eus 2016ko abe. 29a, 09:50
Zubiaurre Elkargunea.

1 eta 12 urte arteko gaztetxoei zuzendutako Gabonetako haur parkea itxita egongo zela jakinarazi zuen atzo, abenduak 28, Maxixatzen.eus-ek. Ordea, inozente eguneko gezurra izan zen albiste hori. Horrenbestez, zabalik egongo da Elkarguneko haur parkea gaur eta bihar, ordutegi honetan: goizetan 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldetan 16:00etatik 20:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide