Lur eta Karan saltokiek irabazi dute Gabonetako erakusleiho lehiaketa

Maxixatzen.eus 2016ko abe. 16a, 22:40
XX. Erakusleiho Lehiaketako irabazleak.

XX. Erakusleiho Lehiaketan guztira Azkoitiko hamazortzi saltokik parte hartu dute, eta horietatik lau saritu dituzte. Denda txikiei dagokienez, lehendabiziko saria Lur belar dendak eskuratu du, eta bigarrena, Noah jantzi dendak. Saltoki handietan, berriz, Karan haur arropa dendak irabazi du aurreneko saria, eta  Cenor Larramendik, bigarrena. Sari horiez gain Herrixen merkatarien elkarteak otarra bat zozkatu du lehiaketan parte hartu dutenen artean, eta sari hori NK ileapaindegiak irabazi du. 

 

Javier Zubizarreta alkateak azpimarratu du merkataritza sektorea herrian "behar-beharrezkoa" dela: "Dendarik gabe kaleak desertu bilakatuko lirateke. Udaletik saiatuko gara diru laguntzak ematen, baina, batez ere, bezeroak izatea da ezinbestekoa. Egin dezagun ahalegina herrian erosteko".

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide