Toki Alai etxea botako dute, eta bitartean, trafikoa desbideratuta egongo da

Maxixatzen.eus 2016ko abe. 13a, 18:56
Toki Alai etxea.

Bihartik, eta lanek irauten duten bitartean, Azkoitiko herrigunera sartzeko edo bertatik irteteko trafikoa desbideratu egingo dute, Julio Urkixoko Toki Alai etxea bota behar dutelako.

 

Azkoitirako sarrera Eroski aldetik, San Juan futbol zelai aldera egin beharko da, Basterretxe, Juin Txiki industriagunea eta Juin kalea zeharkatuz.

Herritik irteteko, berriz, Julio Urkixo kalean ezkerretara desbideratuko dute trafikoa, eta beilatokiko biribilgunetik Juin kalea eta Juin Txiki industriagunea zeharkatu eta Basterretxetik barrena, Eroskiko biribilgunera aterako dira ibilgailuak.

Halaber, Santa Kutz eta Santa Klara kaleetatik doazen ibilgailuak ezingo dute kanpoko igerilekuen parean Julio Urkixorantz hartu.

Bidegorria itxita

Artapen lanak tarteko, Zumarragara doan bidegorria itxita egongo da abenduaren 14ean, 15ean eta 16an, goizeko 08:00etatik 17:30era.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide