"Shine again" antzerki musikala aurkeztu dute

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 29a, 19:04

Shine again antzerki musikala, Rise and shine musikal arrakastatsuaren bigarren zatia da. Taldekideek "hobekuntza nabarmenak" eman dituztela uste dute, eta bigarren musikal hori "ikusgarriagoa" dela diote. Ostiral honetan, abenduaren 2an, 22:00etan Baztartxo antzokian ikusteko aukera izango dute azkoitiarrek. Sarrerak salgai daude dagoeneko udaletxeko Kultura sailean eta Elkargunean, lau eurotan.

Xabier Barquerok, Kari Alberdik, Jone Larrañagak, Iban Garciak eta Aiora Altunak aurkeztu dute emanaldia, Sonia Vázquez Kultura zinegotziarekin batera.

 

Antzerkia euskaraz izango da, eta abestiak ingelesez kantatuko dituzte.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide