Juan Bautista Mendizabal: "Geroz eta turista gehiago datoz Azkoitia ezagutzera"

Maxixatzen.eus 2016ko aza. 15a, 10:21
Argazkian, Juan Bautista Mendizabal Antonio Oteiza Fundazioa erakusten Bizkaiko Burdinola taldeari.

"Asko dira azkenaldian Azkoitia bisitatzera datozenak Ondarez zerbitzuei esker", azaldu dio Maxixatzeni Juan Bautista Mendizabal Azkoitiko historialariak. Azkoitiko leku turistikoenak erakusteaz gain, herriko bizia eta bertako produktuak ere ezagutzen dituzte: azokako baserritarren produktuak, txakolina eta Azkoitiko makarroiak, besteak beste.

 

Leku askotatik etortzen dira turistak: Lantaronetik, Gasteiztik, Burgosetik eta Bilbotik, eta abar. "Geroz eta turista gehiago datoz Azkoitia ezagutzera", dio Mendizabalek. Herriko historia modu erraz eta jostagarrian kontatzea da haren asmoa, eta horretarako, hiru eskaintza ditu Ondarez zerbitzuak: txikia, ertaina eta handia. Txikiak 125 euro balio du, eta herriko toki bat ezagutzeko. Ertaina 150 eurokoa da, eta goiz oso batean leku bat baino gehiago ezagutu daitezke. Handia, berriz, 200 euro ordaindu behar da, eta egun osoko bisita eskaintzen da. Honako leku hauek bisitatzen dituzte: Intsausti jauregiko Antonio Oteiza Fundazioaren erakusketa, herriko plaza, parrokia, Oteiza frontoiak, Joseba jatetxea, alderdi zaharra, Loiola eta abar.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide