Bertsoekin gozatu dute San Jose egoitzako egoiliarrek

Maxixatzen.eus 2016ko urr. 20a, 19:15
Argazkiak: Urola Kostako Hitza.

"Adin adin" proiektuaren baitan, San Jose egoitzan bertsotan izan dira gaur arratsaldean Eneritz Artetxe eta Xebastian Lizaso bertsolariak. Bertaratu diren 40 bat lagunek gozatu ederra hartu dute.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako Ezinduen eta Desgaituen Laguntzako Zerbitzuak eta Bertsozale Elkarteko Lanku Bertso Zerbitzuak elkarlanean sortutako proiektua da "Adin adin". Aurten hirugarrenez antolatu dute, eta harrera aparta izaten ari da egoitzetan. Arduradunek uste dute ekimenak "memoria lantzeko" balioko diela egoitzako helduei. 

Proiektuaren helburua, bertsoa ardatz, adineko pertsonen gaitasuna sustatzea da, adinekoen bizi kalitatea hobetuz eta gaitasun psikoemozionalak landuz. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide