Egun osoko egitaraua antolatu dute Martitteko Zoro Festetarako

Maxixatzen.eus 2016ko urr. 19a, 11:19
Iazko Zoro Festetako argazkia.

Aurten ere Martitteko Zoro Festak ospatuko dituzte auzoan, urriaren 29an. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizean txupinazoarekin emango diete hasiera festei; ondoren, triki poteoa egingo dute, Julio Soto eta Beñat Lizaso bertsolariekin. Eguerdian, berriz, frontoian bazkaria izango da, eta bazkalondoren, bertsolariek eta trikitilariek alaituko dute giroa. Iluntzean, hirugiarra eta txorizoa erreko dituzte parrilan, eta gozaldera arte girotuko dute jaia musikarekin. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide