"Inferno" filma eta Demode Quarteten "EPA!" ikuskizuna ikusgai asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2016ko urr. 18a, 18:08

Ostiralean, igandean eta astelehenean Inferno filma izango da ikusgai Baztartxo antzokian, ohiko ordutegian. Zapatuan, berriz, leku berean, Demode Quarteten "EPA!" musika eta umorea uztartzen dituen ikuskizuna izango da, 22:00etan. Sarrera aurrez Kultura sailean erosita 6 euro kostako da eta zapatuan antzokian erosita, 8 euro. Patxi Barco zuzendariaren lana da, eta Mikel de la Fuente, Joli Pascualena, Iker Huitzi eta David Rosco dira emanaldiko interpreteak. 

"Epa!" taldearen bigarren ikuskizuna da. Lehenengoak "Demode Quartet" zuen izenburutzat eta a capella abestutako bertsioz beteriko antzerki ikuskizun bat zen, gainera pianoz, biolaz, gitarraz eta kaxoi flamenkoaz lagundutako abestiak ziren, koreografia eta elkarrizketa bitxiekin. Oraingoan, diotenez, lehenengo ikuskizunaren gakoak mantendu dituzte baina "Areta Franklin, Queen edo Madona, Itoiz, Lertxundi edo Leterengatik ordezkatuta". Taldeak 2010ean ekin zion bere ibilbideari eta ordutik Donostiako Zinemaldiaren edota Donostia-Europako Kultur Hiriburuaren ekitaldietan hartu du parte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide