Ekintzaz beteta dator Herrixen Eguna

Maxixatzen.eus 2016ko urr. 17a, 18:10

Herrixen Eguna antolatu du Herrixen Azkoitiko Merkatari Elkarteak urriaren 21ean eta 22an. Egun horietarako hainbat ekintza antolatu dituzte: tonbola, tren txutxua, umeentzako puzgarriak eta tailerrak, txorizo dastaketa, eta abar. Elkarteak asteburu desberdin bat antolatu nahi izan du, bide batez, elkartearen publizitatea egiteko eta dendari guztiak batuz ekintza politak antolatzeko. Horrela, herritarrak herrian geratzea nahi dute, Azkoitian ere zer ikusi eta zer erosi badagoela aldarrikatzeko.

 

Hau da egun horietarako prestatu duten egitaraua:

Ostirala, 21: Herrixen tonbolaren irekiera Torre Zuri erakustokian (18:00-21:00)

Larunbata, 22: Goizeko 11:30etik 14:00etara Herrixen tonbola, txorizo dastaketa, trikitilariak eta tren txutxua, herriko plazan.

Arratsaldean, berriz, 16:30etik 19:00etara, Herrixen tonbola, umeentzako puzgarriak eta tailerrak Balda Plazan (eguraldi txarra balego Berdura Plazan) eta tren txutxua herriko plazan.

Eta 18:30etik aurrera, I. Zakelmari pintxo lehiaketa eta DJ Imanol Herriko Plazan. Lehiaketan herriko zazpi tabernek hartuko dute parte. Ezinbestekoa izango da pintxo guztien osagarrietako bat piper berdea izatea, Zakel Mariren kolorea ere berdea delako.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide