Floreagan babestutako etxeak eraikitzeko tramiteak egiten hasi dira

Maxixatzen.eus 2016ko urr. 6a, 10:03
2010ean Elkargunera tokialdatu arte Helduen Eskola Publikoa egon zen tokian eraikiko dituzte etxeak.

Eusko Jaurlaritzak, VISESA sozietate publikoaren bitartez, Floreagan babes ofizialeko 30 etxebizitza eraikitzeko tramiteak hasi ditu. Lehenengo urratsa izan da lizitaziora ateratzea, exekuzio proiektuaren erredakzioa, obren zuzendaritza eta sailaren urbanizazioa.

 

Proiektuan bi etxebizitza-bloke eraikitzea aurreikusten dute. Eraikin berrietako batean 16 BOE altxatuko dira eta bestean, beste 14. Azken horiek ere babestutakoak izango dira eta alokairura bideratuko dira Alokabideren eskutik.

Momentuz, VISESAk esku artean duen kronogramaren arabera, 2017ko uztailean eraikuntza eta urbanizazio lanak esleitzeko moduan egongo lirateke. Hori horrela izanda, 2017a amaitu aurretik sinatuko lirateke kontratuak enpresa esleipendunekin.

Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailak 2007an sinatu zuten Floreagan babestutako etxeak egiteko hitzarmana.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide