EAJ izan da indar bozkatuena Azkoitian, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan

Maxixatzen.eus 2016ko ira. 25a, 21:21

EAJk 2.424 boto jaso ditu eta EH Bildu izan da bigarren bozkatuena, 1.849 bozekin. %64koa izan da parte-hartzea Azkoitian. Haien ostean, honako alderdiak eta koalizioak gelditu dira: Elkarrekin Podemos, 478 botorekin; PSE-EE, 350 botorekin; PP, 185 botorekin; Ciudadanos, 42 botorekin; Pacma, 30 botorekin; Ganemos: si se puede, 17 botorekin; LN, 16 botorekin; RZ-GV, 14 botorekin, eta PFyV, 9 botorekin. 

 

2012ko hauteskundeekin alderatuta, EAJk 4 boto gehiago lortu ditu gaur; aldiz, 389 boto gutxiago eskuratu ditu EH Bilduk.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide