6.808 azkoitiarrek izango dute gaur bozkatzeko aukera

Maxixatzen.eus 2016ko ira. 25a, 10:52

Heldu da Eusko Legebiltzarrerako ordezkariak erabakitzeko unea. Azkoitian normaltasun osoz hasi da hauteskunde eguna: goizeko bederatzietan zabaldu dituzte herriko lau hauteslekuak, eta giro lasaia izan da goiz goizetik. Guztira 6.808 herritar daude botoa ematera deituta, eta 20:00ak arte izango da botoa emateko aukera.

Hona hemen Eusko Legebiltzarreko hauteskunde eguna iruditan: 

 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide