3x3 futbol txapelketa igandera bitartean, herriko plazan

Maxixatzen.eus 2016ko ira. 23a, 18:31
3x3 futbol txapelketa hasi da gaur, herriko plazan.

Gaur, ostirala, 18:00etan ekin diote III. Futbol Festa 3×3 txapelketari herriko plazan, Azpeitia Cup kirol elkarteak antolatuta. Partidak ostiraletik igandera bitartean jokatuko dituzte 5 urtetik 11 urte bitarteko haurrek, zazpi kategoria desberdinetan banatuta. Guztira 111 talde lehiatuko dira; inoizko gehiena. Bihar eta igandean ere hainbat futbol partida izango dira, 09:00etatik aurrera.

 

Txapelketan honako herri hauek hartu dute parte: Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz, Urretxu, Zumarraga eta Legazpia.

 

 

 

 

 

 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide