Calibro 35 eta Albert Cavalier taldeen kontzertuak antolatu ditu Gaztemaniak

Maxixatzen.eus 2016ko ira. 24a, 11:54
Argazkian, Albert Cavalier (Gipuzkoan Gazte).

Gaztemaniak-ek gonbidatuta, urriak 1ean, kontzertu bikoitza emango dute Calibro 35 eta Albert Cavalier taldeek Elkargunean. Lehen kontzertua 22:00etan hasiko da, eta sarrera 7 euro izango da. Funk groove talde italiarrak eta donostiarrek partekatuko dute gaua.

 

Gaztemaniak-etik diotenez, Calibro 35 "funk zinematiko eta instrumentalaren, groove doinuen maisu" dira. "Eta funka ez ezik, rocka, jazza eta inprobisazioa ere bai". Tommaso Colliva buru dutela, 2007an sortu zen taldea, nazioarteko izenekin jotzen eta kolaboratzen duten musikari sorta batekin; haien curriculumetan izen sonatuak ageri dira, hala nola PJ Harvey, Mike Patton eta Daniel Johnston.

Albert Cavalier talde donostiar laukotearen erreferentziak dira Black Lips, Ty Segall edota Together Pangea. 

Argazkian, Calibro 35 taldea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide