"Lau hanketan eta oinez ibiltzen, erakutsi edo ikasi?" lelopean hitzaldia eskainiko du Nerea Mendizabalek

Maxixatzen.eus 2016ko ira. 21a, 13:02

Azkoitiko Xabier Munibe Haurreskolak 2016/17 ikasturteko lehen hitzaldia antolatu du: "Lau hanketan eta oinez ibiltzen, erakutsi edo ikasi?" lelopean. Hizlaria Psikopedagogian lizentziatua dagoen Nerea Mendizabal izango da. Hitzaldia gaia interesatzen zaion orori zuzendua dago; beraz, haurreskolako gurasoak ez direnei ere luzatzen zaie gonbitea. Hitzordua Elkarguneko Zeharkako aretoan izango da irailaren 26an, 18:00etan.

 

Haur bakoitzaren psikomotrizitate madurazio erritmoa errespetatzearen garrantziaz ohartuz, nola lagundu dezakegu haur batek lau hanketan egin dezan? Eta bere momentua iristen denean, oinez nola ikasten du (erakutsi gabe)? Galdera horiek abiapuntutzat hartuta, hitzaldian hausnarketa eta eztabaida bultzatuko ditu Mendizabalek.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide