"Neguko baratzea presta dezagun" tailerra eskainiko dute baratze parkean

Maxixatzen.eus 2016ko ira. 21a, 10:22

Altamirako baratze parkean debaldeko tailer bat antolatu dute hilaren 28rako. Ikastaroan baratzean lantzeko neguko barazkiak zeintzuk diren azalduko dute, besteak beste. Baratzeetako erabiltzaileez gain, edonor gerturatu daiteke bertara. Horretaz gain, Furgobaratza zerbitzua (aholkularitza baratzeko gaietan, plantel eta hazi ekologikoak…) ere egongo da. Tailerra 18:00etatik 20:00etara izango da. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide