Jon Salsamendi, Urdaibaiko entrenatzailea: "Pilotari txarra, arraunlari ikaragarria: Jon Unanue"

Maxixatzen.eus 2016ko ira. 19a, 18:40
Argazkiak: Bermeo Arraun Elkartea.

Urdaibaik irabazi zuen atzo, igandea, aurtengo San Miguel Liga, eta Bermeon merezitako omenaldia izan zuen. Bizkaitarrak jaun eta jabe izan ziren denboraldiko azken estropadan eta amaiera borobila eman zioten denboraldiari: aurreko astean Kontxan gailendu ostean, orain Liga eta Caixa Koroa eskuratu dituzte. Traineru irabazlearen barruan da Jon Unanue azkoitiar arraunlaria, eta atzo Bermeon ospatu zuen azken garaipena bere taldekideekin batera. Ondoren, Bermeoko udaletxera igo ziren Urdaibaiko taldekide guztiak, eta, bandera astintzerakoan, honako hitz hauek zuzendu zizkion Jon Salsamendi Urdaibaiko entrenatzaileak Unanueri: "Azkoititik, barru-barrutik, itsasoa sekula ikusi ez zuen mutilak; pilotari txarra, arraunlari ikaragarria: Jon Unanue".

 

 

 

 

 

 

Hona hemen atzoko Bermeoko Urdaibairen ospakizuna bideoan:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide