Mikel Elorza garaile Volta Galiciako 2. etapan

Maxixatzen.eus 2016ko ira. 16a, 15:16

Mikel Elorza Pagaldai txirrindulari azkoitiarrak irabazi zuen pasa den ostegunean Volta Galiciako bigarren etapa. Goierriko AMPO taldearekin ari da lehian, eta azken sprintean, helmugarako 40 kilometro gelditzen zirenean, ihesaldian hasi eta proba irabaztea lortu zuen. Guztira, 130 kilometroko etapa zen.

 

Gaur itzuliko hirugarren etapa jokatuko du, Lugon.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide