Arte Ederrak ikasi zenituen EHUn; bertan friki talderen batean ibili al zinen?
Egia da Arte Ederretako ikasle askok itxura xelebrea zutela, baina gure taldea nahiko normala zela uste dut! -Irriak-. Dena den, karrera horretan sartzeak txip aldaketa eskatzen du. Lehen egunean, eskultura irakaslea lokarri eta burdin baten arteko loturaz hitz egiten hasi zenean konturatu nintzen beharrezkoa zela neure burua xelebrekeria horietan murgiltzea, beste modu batera pentsatzen hasi behar nuela.
Collagea da zure lanaren oinarria; ze material erabiltzen dituzu?
Argazkietatik abiatzen ditut nire lanak; argazkien fotokopiak erabiltzen ditut collageak sortzeko. Bestelako efektuak ere bilatzen ditut teknika ezberdinen bidez, hala nola, transfera edo beste materialak erabilita. Fotokopia horiekin batera pintura akrilikoa, arkatzak, margoak, pastelak… material nahiko xumeez baliatzen naiz. Azkenaldian, bolumena emateko egur pusketak, Legoko piezak edota plastiko zatiak sartzen hasi naiz.
Jarraitu elkarrizketa irakurtzen: http://www.gaztezulo.eus/artikuluak/udane-juaristi-ez-dut-marretatik-ateratzeko-beldurrik