Gaueko autobus zerbitzu berezia Donostiako Aste Nagusian

Maxixatzen.eus 2016ko abu. 10a, 10:56

Donostiako Aste Nagusian gaueko zerbitzu berezia egongo da abuztuaren 13tik 20ra (biak barne).

 

Azkoititik Donostiara 23:45ean egongo da autobusa, eta Donostiatik Azkoitira, berriz, 01:05ean.

Horrez gain, Donostian geltoki aldaketak egongo dira. Abuztuaren 13tik 20ra, gaueko 21:30etik aurrera, Askatasunaren Hiribideko geltokia, Zubieta kaleko 22. zenbakira pasatuko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide