Hiru kaletako bizilagunekin bi bilera deitu ditu Udalak

Maxixatzen.eus 2016ko uzt. 21a, 12:16

Udaleko Hirigintza sailak bi bilera deitu ditu datorren asterako. Lehenengoa Aingeru Kaleko bizilagunei zuzentzen zaie, kale horretan egingo den norabide aldaketaren inguruan informazioa emateko. Bilera hori uztailaren 26an, asteartean, arratsaldeko 18:00etan izango da Elkarguneako Oteiza aretoan.

Bigarren deialdia Rikardo Otaño eta Ama Josefa kaleetako auzotarrekin egingo dute. Helburua da obren inguruko xehetasun guztiak ematea, lehen Inazio Iriarteko bizilagunekin egin zen moduan. Bigarren deialdi hori uztailaren 28rako da, ostegunerako. Elkarguneko Oteiza aretoan izango da, 18:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide