Udalak Nizako atentatua gogor gaitzetsi du eta elkartasuna adierazi dio Frantziako herriari

Maxixatzen.eus 2016ko uzt. 15a, 12:27

Udalak gogor gaitzetsi du Nizan gertaturiko atentatu terrorista, 80tik gora hildako eta hainbat zauritu eragin dituena.

 

"Basakeria" horren aurrean, Udalak bere doluminak eta elkartasuna adierazi dizkie biktimen familiei eta senitartekoei, Nizako hiriari eta Frantziako herriari.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide