Inazio Iriarte kalea, Errexil aldetik, itxita egongo da bi astez obrengatik

Maxixatzen.eus 2016ko uzt. 8a, 14:08

Inazio Iriarte kalea, Errexil taberna aldetik, itxita egongo da obrengatik pare bat astez gutxi gora behera. Lanen lehenengo fasea exekutatzeko kalea itxita dago beste aldetik, baina orain bigarren faseari ekiteko Errexil taberna atzeko zatia ere itxi beharra izan dute langileek, "Txakur Zulo" deritzan bidea alegia. Ondorioz, kalea bi aldeetatik dago moztuta.

 

Uztailak 18ko astean, berriz, Kale Nagusiko trafikoa moztuko dute hiru egunez. Egun horietan, Parrokia aurreko irteera zabalik izango da bizilagunentzat eta zama lanetarako.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide