Azpeitiko Uztarria komunikabidearen salaketa bere egiten du Maxixatzeneko lan taldeak

Maxixatzen.eus 2016ko uzt. 2a, 12:41
Argazkia: buiaka.info

Pasa den ostegunean, ekainak 30, Uztarria Komunikazio Taldeko kazetari bat identifikatu zuen Ertzaintzak, herriko plazan Azpeitia Zutik mugimenduaren batzarrari argazkiak ateratzen ari zela. Identifikatzeaz gain, galdeketa egin eta ateratako argazkiak ezabatzeko eskatu zioten, Mozal legearekin mehatxu eginez. Hori dela eta, Maxixatzeneko lan taldeak bere egiten du salaketa, Uztarriako lan talde osoari babesa eta elkartasuna adieraziz. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide