Ione Bastida: "Aktiboa izatea oso garrantzitsua da"

Maxixatzen.eus 2016ko mai. 24a, 12:09

Lotsak alde batera utzita, duela bi urte eta erdi inguru hasi zen Ione Bastida (Azkoitia, 1995) Instagramera argazkiak igotzen. Ordutik, gustura dabil azkoitiarra bere saltsan. Urola Kostako Hitzan elkarrizketatu dute modazale azkoitiarra. 

 

Modari lotutako argazkiak igotzen dituzu, batez ere.

Jendeak modako arropak ikusi nahi izaten ditu, eta argazkietan horiek erakusten saiatzen naiz. Asko gustatzen zait modan egotea, eta ez dit esfortzurik suposatzen. Dena den, diru asko eskatzen du moda jarraitzeak.

Zein da zure inspirazio iturria?

Instagramen estilo desberdinetako profilak aurki daitezke, eta horiekin, blogerrekin edo desfileetako arropekin inspiratzen naiz. Moda webguneak eta aldizkariak ere jarraitzen ditut. Hala ere, saiatzen naiz beti estilo bereko argazkiak eta beste instagramerrengandik bereizteko modukoak ateratzen. Jendeari hori gustatzen zaio.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Urola Kostako Hitzan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide