Xabier Munibe garaile, Sagarzazu futbito txapelketan

Maxixatzen.eus 2016ko mai. 3a, 08:00

XXIX. Xabier Sagarzazu txapelketa jokatu zuten lau ikastetxetako neska eta mutilek: Azkoitiko Floreagak eta Xabier Munibek, eta Azpeitiko Ikasberrik  eta Iraurgik. Alaitasuna, lehia eta kiroltasun sanoa izan ziren benetako garaileak.

 

Txapeldunak eta bigarrenak hauek izan ziren:
Mutiletan: X. Munibe eta Ikasberri.
Nesketan: X. Munibe eta Ikasberri.

Finalen ondoren, sari banaketa izan zen Floreagan. Sari emaile gisa aritu ziren Anaitasuna F. Taldeko Mikel Arregi "Izpizu"; Errealeko jokalari ohia Mikel Labaka; udaletik, Angel Martin, kirol arloko zinegotzia; Nerea Machado, Floreagako IGEren izenean eta Inazio Sagarzazu, Xabier zenaren familiaren izenean.

Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete talde eta erakunde laguntzaile guztiei: Azkoitiko udala, Eibar F.C., Anaitasuna Futbol Taldea, Real Sociedad – Erreala,  Joseba Jatetxea, Autoeskola Etxaniz, Koxka eta Zurt tabernak, Alkorta Bitxitegia, Etxeberria Karrozeriak, Urola igeltserotza, Xeye Atletismo taldea, FK kopistegiari … Arbitro, sari banatzaile, laguntzaile eta partaide guztiei… Mila esker! eta hurrengo ekitaldira arte.

Txapelketa joan den zapatuan, apirilak 30, jokatu zuten Floreaga Ikastetxeak eta bertako Guraso Elkarteak antolatuta, Azkoitiko Udalaren eta hainbat enpresaren laguntzaz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide