Azkoitia, Europako Emusik 2016 jaialdiaren egoitza

Maxixatzen.eus 2016ko api. 29a, 18:54

Donostia 2016k Musika Eskolen Europako Jaialdiaren hamabigarren edizioa hartuko du. Maiatzaren 4tik 7ra, Europako milaka musika-ikaslek hartuko dute parte jaialdian herri ezberdinetan. Azkoitiko Balda plazan, esaterako, bi kontzertu izango dira: bata ostiralean, eta bestea zapatuan.

 

Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuaren proiektua da EMUSIK, eta egoitzak izango ditu EAEn, Nafarroan, Iparralden eta Errioxan. Herrietan joko duten parte-hartzaileak Europako hurrengo herrialdeetatik etorriko dira: Espainia, Bulgaria, Txekiar Errepublika, Danimarka, Estonia, Finlandia, Frantzia, Alemania, Hungaria, Italia, Letonia, Liechtenstein, Luxenburgo, Norvegia, Austria, Polonia, Eslovakia, Suedia, Suitza eta Herbehereak.

 

  

Azkoitiko EMUSIK jaialdiaren egitaraua:

 

MAIATZAK 6 – OSTIRALA

 

17:15ean – Kanpotar taldeei Musika Eskolan harrera

17:30ean – Kalejira (trikitilariak, txistulariak, panderojoleak….)

18:00etan - Harrera udaletxean eta ondoren kalean zehar BALDA PLAZARA               

 

BALDA PLAZAN - MUSIKA

*18:45ean – Sarrerako abestia: Musika Hizkuntzako taldeak, herriko ikastetxeak, abesbatzak eta parte hartu nahi duten guztiak elkarrekin doinu bat abestuko dute:EUROPAREN ERESERKIA”

 

19:00etan – KONTZERTUAREN HASIERA

Parte-hartzaileak:

- Bizkargiko Soka Taldea

- Bizkargiko Klarinete- Saxofoi Taldea

- Kataluniako “Mora dÉbreko ”- Orkestra

- Alemaniako “Kammerchor Elze” - Abesbatza

- Alemaniako “Christophoruschor Elze” – Abesbatza

 

Azken abestia talde guztiak elkarrekin abestuko dute “MUSIKATU BIZITZA”

AMAIERA: 20:30ean

_________________________________________________________________________________________

 

MAIATZAK 7 – LARUNBATA

Egitaraua

10:15ean - Kanpotar taldeei Musika Eskolan harrera

10:30ean – Kalejira (trikitilariak, txistulariak, panderojoleak….)

11:00etan - Harrera udaletxean eta ondoren kalean zehar BALDA PLAZARA

 

BALDA PLAZAN – MUSIKA eta DANTZA

*11:45ean – Sarrerako abestia: Musika Hizkuntzako taldeak, herriko ikastetxeak, abesbatzak eta parte hartu nahi duten guztiak elkarrekin doinu bat abestuko dute:EUROPAREN ERESERKIA”. Musika Eskolako Dantzariak EMUSIK Jaialdiko koreografiarekin osatuko dute ekitaldia (hasieran eta amaieran)

 

12:00etan – KONTZERTUAREN HASIERA

Partehartzaileak:

-Bizkargiko gazte Orkestra.

-Bizkargiko Trikitilariak, txistulariak eta dantzariak.

-Alemaniako “Ensemble Allegranza ” Soka taldea.

-Alemaniako “Jugendorchester Gründstadt” – Orkestra.

 

*Azken abestia talde guztiak elkarrekin abestuko dute “MUSIKATU BIZITZA”

AMAIERA: 13:30ean

Kolaborazioak: Herriko ikastetxeak, Txalkor txistulariak, Musika Banda, Iraurgi Abesbatza eta musikazale guztiak.

*Hasierako eta amaierako partaidetza irekia da: “EUROPAREN ERESERKIA” eta “MUSIKATU BIZITZA” abestietan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide