Udalak Gizarte Zerbitzuetako arduradunaren plaza betetzeko deialdia atera du

Maxixatzen.eus 2016ko api. 7a, 12:29

Udalak lehiaketa-oposizio bidez Gizarte Zerbitzuetako arduradunaren plaza betetzeko prozesua abiatu du, aipatu plaza aurki hutsik geratuko baita. Deialdiaren eta oinarrien iragarkia gaur (apirilak 7an) argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta orain Estatuko Aldizkari Ofizialera igorriko da. Izangaiek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaerak aurkezteko 20 egun naturaleko epea izango dute Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.

 

Plaza Administrazio Bereziko Eskalan, Azpiezkala Teknikoan, Goi/Erdi mailako teknikarien klasean, A1/A2 sailkapenean dago kokatuta.

 


 
 
 
 
 
 
 


Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide