Jaitsi egin da langabezia tasa Azkoitian

Maxixatzen.eus 2016ko urt. 29a, 08:00

Azken bi urteetan %2,42 egin du behera herriko langabezia tasak, Lanbideren datuen arabera. 2013an, %14,62koa zen Azkoitiko langabezia; 2014an, %13,5ekoa; eta, 2015ean, berriz, %12,2koa. 2015aren amaieran, guztira, 731 langabetu zeuden herrian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide